Ekonomia -

Lan istripua

Donostian hil den ertzainaren aurkako mezuak salatuko ditu Eusko Jaurlaritzak

ErNE sindikatuak ere auzi horretan aurkezteko asmoa du, eta ziurtatu du ez duela onartuko horrelako mezuak zabaltzea, Ertzaintzako agenteen aurkako gorroto-delituak direlako.

Suhiltzaileek Urumea ibaira erori den Ertzaintzaren autoa topatu duten unea. Argazkia: EFE
Suhiltzaileek Urumea ibaira erori den Ertzaintzaren autoa topatu duten unea, Donostian.
Hildako ertzainaren lankideek omenaldia egin diote istripuaren lekuan

0:19

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken goizaldean Donostian hil den ertzainaren aurka sare sozialetan zabaldutako gorroto-mezuak salatuko ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Ertzaintzaren autoarekin Urumea ibaira erorita hil da 47 urteko langilea.

Hala, Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordeak Roberto Seijo ErNE sindikatuko idazkari nagusiari baieztatu dionez, sare sozialetan ertzain horren kontra zabaldutako gorroto-mezuak salatuko ditu Eusko Jaurlaritzak auzitegietan.

Sindikatuak ere auzi horretan aurkezteko asmoa du, eta ziurtatu du ez duela onartuko horrelako mezuak zabaltzea, Ertzaintzako agenteen aurkako gorroto-delituak direlako. Testuinguru horretan, kasu honetan are gutxiago onartuko dituela esan du, ertzain bat lan-istripuan hil dela gogora ekarriz.

Sare sozialetan zabaldutako mezuek, hildako ertzainari aipamen egiteaz gain, berarekin zihoan beste ertzaina ere aipatu dute. Biak erori dira Urumea ibaira, baina bigarrena bere kabuz atera da autotik eta suhiltzaileek eta ertzainek erreskatatu dute. Uretatik ateratakoan, zauri arinekin eta hipotermia zantzuekin eraman dute Donostia Ospitalera. Dena den, hobera egiten ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Delituak Sare sozialak Salaketak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak