Ekonomia -

Lan istripua

Urumea ibaitik onik atera zen ertzainak "nahasmena" du gertatutakoari buruz

Praktikaldia egiten ari zen agentea "ondo" dago eta Donostiako Udaltzaingoaren aurrean deklaratu du jada.

Garabi baten laguntzaz atera zuten autoa Urumeatik. Argazkia: EFE
Ezbeharra izan zuen Ertzaintzaren autoa.
Urumea ibaitik onik atera zen ertzainak gertatutakoaren inguruan ''nahasmena'' du

3:09

E.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 30ean Urumea ibaira (Donostia) jausi zen Ertzaintzaren autoan zihoan eta onik atera zen agenteak "nahasmena" du gertatutakoaren inguruan, "nolabait shock egoeran dago", azaldu du Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendariak. Ezbehar hartan 47 urteko ertzain bat hil zen.

Gartzia Radio Euskadin izan da goizean. Azaldu duenez, praktikaldia egiten ari zen 30 urteko agentea "ondo dago. Senda agiria eman zioten eta lankidearen hiletara joan zen. Adore handia izan zuen, balio handiak dituela erakutsi zigun".

Lan istripuaren inguruan, Gartziak argitu du agenteak Donostiako Udaltzaingoaren aurrean deklaratu duela, baina ez du esandakoaren argibide askorik eman. Izan ere, Gartziaren hitzetan, "agenteak nahasmena du, nolabait shock egoeran dago, ez zuen askorako denborarik izan".

Ikerketa Udaltzaingoak darama baina Ertzaintza laguntzen ari da, eta txostena egingo du honako datuekin: kamerek grabatutakoa, ibilgailuaren zentralitan jasotakoa eta trafiko istripua hiru dimentsiotan digitalki berreraikita. Horrez gain, Polizia Zientifikoaren Unitateak hildako agenteak ustez egindako bi tiroen inguruko analisia egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak