Ekonomia -

Grezia

EBrekin adostutakoa aplikatzeko konpromisoa hartu du Papademosek

Greziako Parlamentuaren eztabaidari hasiera eman dio lehen ministroak. Asteazkenean konfiantzazko botoa bozkatu behar dute parlamentariek.

Lucas Papademos Greziako lehen ministro berria. Foto: EFE.
Lucas Papademos Greziako lehen ministro berria. Foto: EFE.
Euroan jarraitzea irtenbide bakarra dela defendatu du Papademosek

00:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioartearen laguntza jasotzeko hartzekodunekin adostutako akordioak aplikatzeko konpromisoa hartu du gaur Lukas Papademos Greziako lehen ministro berriak.

"Goi-bilerako (urriaren 26an) erabakiak aplikatzea Gobernu berriaren egiteko nagusia izango" dela adierazi du Papademosek. Parlamentuko eztabaidari hasiera eman dio lehen ministroak. Asteazkenean konfiantzazko botoa bozkatu behar dute Grezian. Exekutibo berriak sozialdemokraten, kontserbadoreen eta ultraeskuinaren babesa du.

"Erabaki horiek aplikatu eta neurri gehiago hartzen baldin badira, etorkizunari konfiantzaz begiratu ahal izango dio Greziak", erantsi du Europako Banku Zentraleko presidenteorde ohiak. 100 eguneko trantsizio exekutiboa zuzenduko du Papademosek.

Batasun Gobernuaren programak 2010eko 8.000 milioi euroko diru-laguntzari blokeoa kendu eta herriaren porrota saihesteko helburua dauka.

"Gure betekizuna da"

"Edonola ere, urriaren 26ko akordioa bete beharko dute Europako laguntza jasotzeko. Ez da ultimatuma, baina buru politiko guztiek sinatu behar dute eskakizuna, eta urriaren 26ko akordioa beteko dutela zin egin behar dute", esan du Papademosek.

Mezu hori Antonis Samaras Demokrazia Berriko alderdi kontserbadoreko buruari bidali dio; izan ere, Samarasek ukatu egin du EBk proposatutakoa sinatzea. Idatzi horren arabera, batasun Gobernu berriak mailegu-emaileen baldintzak betetzeko konpromisoa hartu behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea