Ekonomia -
Energia Berriztagarria
Argiaren prezioa igo egin daitekeela ohartarazi du Galanek
Iberdrolako presidenteak esan du 2011-2020ko Energia Berriztagarriaren Plana ez doala bide onetik, eta arazoa teknologia garestienak hartzean dagoela gaineratu du.
Erredakzioa
Ignacio Galan Iberdrolako presidenteak esan duenez, 2011-2020ko Energia Berriztagarriaren Plana "ez doa bide onetik" teknologia "garestienak" erabiltzeagatik, besteak beste, fotovoltaikoa. Bere ustez, honek argiaren prezioa igotzea eragingo du, urtean 400 euro bezero bakoitzeko. Kostuaren zati bat kontsumitzaileei pasatu behar izango zaielako.
Energiaren Espainiako klubak antolatutako 'Etorkizuneko Energia eredua, erronkak eta irtenbideak' jardunaldiaren hasieran Iberdrolako presidenteak azaldu duenez, Plan horren harira, merkatuen oraingo egoera ikusita, orain arte energia berriztagarrien gainkostua finantzatu duten lau enpresek "zailtasunak izango dituzte" lan horrekin jarraitzeko.
Galanen hitzetan, Planak planifikazio "desegokia" izan du, 2008an bere inplantazio handia atzeratu izango balitz 35.000 milioiko gainkostua aurreztu izango litzatekeelako, eta hori ez litzatekeelakoko kontsumitzaileen artean ordaindu behar izango.
Sistemaren kostuak azken urteetan era esponentzialean hazi direla azaldu du Galanek, eta Espainian "benetako burbuila" bat sortu dela gaineratu du. Ignacio Galan Iberdrolako presidenteak esan duenez, 2011-2020ko Energia Berriztagarriaren Plana "ez doa bide onetik" teknologia "garestienak" erabiltzeagatik, besteak beste, fotovoltaikoa. Bere ustez, honek argiaren prezioa igotzea eragingo du, urtean 400 euro bezero bakoitzeko. Kostuaren zati bat kontsumitzaileei pasatu behar izango zaielako. Energiaren Espainiako klubak antolatutako 'Etorkizuneko Energia eredua, erronkak eta irtenbideak' jardunaldiaren hasieran Iberdrolako presidenteak azaldu duenez, Plan horren harira, merkatuen oraingo egoera ikusita, orain arte energia berriztagarrien gainkostua finantzatu duten lau enpresek "zailtasunak izango dituzte" lan horrekin jarraitzeko. Galanen hitzetan, Planak planifikazio "desegokia" izan du, 2008an bere inplantazio handia atzeratu izango balitz 35.000 milioiko gainkostua aurreztu izango litzatekeelako, eta hori ez litzatekeelakoko kontsumitzaileen artean ordaindu behar izango. Sistemaren kostuak azken urteetan era esponentzialean hazi direla azaldu du Galanek, eta Espainian "benetako burbuila" bat sortu dela gaineratu du.