Ekonomia -
460 puntutik gertu
Espainiako arrisku saria inoizko mailarik altuenean kokatu da
Espainiako arrisku sariak errekor berri bat ezarri du, 458 puntutaraino heldu da. Europako burtsek ezkor jarraitzen dute eta beheraka ari dira. Jarraitu burtsaren bilakaera.
Erredakzioa
Espainiako arrisku saria, herrialdearen 10 urterako bonoak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen denak, 458 puntutaraino heldu da, euroaren sorreratik izan duen mailarik altuenean kokatu da.
10 urterako bonoen errentagarritasuna % 6,3an kokatu da, joan den uztailaren 18an gainditutakoa maila historikoa gaindituz.
Italiako arrisku saria ere neurrigabe igo da
Beste herrialde batzuetako zorra erosteko, inbertitzaileek Alemaniakoarekin (adituen ustez, seguruena) alderatuta eskatzen duten gainkostua ere igo egin da. Italian, esate baterako, 10 urteko bonoen interesak % 7an kokatu dira.
Arrisku sariak 500 puntutako muga gainditu du berriro, eta une batez 510 puntutan kokatu da.
Europako burtsak, ezkor
Greziako eta Italiako zalantzak direla eta diru-merkatuek ezkor jarraitzen dute beheraka. Ibex 35ek % 1,65 galdu du eguerdian.
Europako gainerako burtsetan ere ezkortasuna da nagusi eta Italiaren eta Greziaren inguruko kezkak eraginda jaitsierak indartu egin dira.
Hala, Milango burtsak % 2,29 egin du behera, Frankfurtekoak % 1,83, Pariskoak % 1,77 eta Londreskoak % 0,92.