Ekonomia -

Eustateko datuak

Eraikuntzak eta industriak euskal ekonomia gelditu dute

Gipuzkoak izan ditu azken hiruhilekoan emaitza onenak, % 0,2 hazi baita; Arabako eta Bizkaiko ekonomiak, berriz, gelditu egin dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikuntza sektorean izandako % 1,5eko beherakadak eta industrian izandako % 0,6koak eragin dute Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren geldialdia, Euskal Estatistika Erakundeak, Eustatek, emandako azken datuen arabera. 2011n EAEko ekonomia moteltzen joan da, eta hirugarren hiruhilekoan, azkenean, gelditu egin da.

Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, lehen sektorea % 25,3 hazi da, hirugarren sektoreak (zerbitzuak) ez du hazkunderik izan, eta eraikuntzak joera negatiboari eutsi dio (% 1,5 egin du behera). Industriak ere behera egin du (% 0,6), bigarren hiruhilekoan gora (% 1,3 hazi zen) egin eta gero.

Gipuzkoak izan du hirugarren hiruhilekoan portaerarik onena, % 0,2 hazi baita. Araban eta Bizkaian, berriz, ekonomia gelditu egin da. Aurreko urteko datuekin alderatuta, industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan lanpostuak galdu dira.

2010eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, EAEko barne produktu gordina % 0,6 hazi da. Emaitzarik onenak Araban izan dira (% 0,8 igo da), eta Gipuzkoan eta Bizkaian ere igo egin da (% 0,5, hain zuzen).

Eraikuntza sektorean izandako % 1,5eko beherakadak eta industrian izandako % 0,6koak eragin dute Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren geldialdia, Euskal Estatistika Erakundeak, Eustatek, emandako azken datuen arabera. 2011n EAEko ekonomia moteltzen joan da, eta hirugarren hiruhilekoan, azkenean, gelditu egin da. Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, lehen sektorea % 25,3 hazi da, hirugarren sektoreak (zerbitzuak) ez du hazkunderik izan, eta eraikuntzak joera negatiboari eutsi dio (% 1,5 egin du behera). Industriak ere behera egin du (% 0,6), bigarren hiruhilekoan gora (% 1,3 hazi zen) egin eta gero.Gipuzkoak izan du hirugarren hiruhilekoan portaerarik onena, % 0,2 hazi baita. Araban eta Bizkaian, berriz, ekonomia gelditu egin da. Aurreko urteko datuekin alderatuta, industrian, eraikuntzan eta zerbitzuetan lanpostuak galdu dira. 2010eko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, EAEko barne produktu gordina % 0,6 hazi da. Emaitzarik onenak Araban izan dira (% 0,8 igo da), eta Gipuzkoan eta Bizkaian ere igo egin da (% 0,5, hain zuzen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Industria sektorea Eustaten datuak