Publizitatea
Itxi

2021/01/14

22:57

Ekonomia

Garraioa

CAF eta Bombardier enpresek aldiriko 146 tren egiteko kontratua lortu dute Parisen

L.Z. | EiTB MEDIA

Parisko metropoli barrutiko RER sarearentzat CAFek egiten duen lehen proiektua da. 2.560 milioi euroko lan kontratua lortu du.

  • CAF eta Bombardier enpresek aldiriko 146 tren egiteko kontratua lortu dute Parisen

    CAF Beasain. ETBren bideo atetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

RATP eta SNCF garraio enpresek CAF konpainia gipuzkoarra eta Bombardier kanadarra aukeratu ditu Frantziako hiriburuko RER B lineako aldiriko 146 tren egiteko. Parisko iparraldea eta hegoaldea lotzen ditu linea horrek. Proiektu horrekin, 2.560 milioi euroko lan kontratua lortu dute.

CAFek ohar baten bidez jakitera eman duenez, Parisko metropoli barrutiko RER sarearentzat CAFek egiten duen lehen proiektua da. Sare hori Europa osoko garraio administrazio handietakoa da.

Asmoa da 2025etik aurrera Parisko aldiriko trenen bigarren linea erabiliena berritzea, RATPek eta SNCFek aurreratu dutenez. Hiriko iparraldea eta hegoaldea ez ezik, Orly eta Cahrles de Gaulle aireportuak ere lotzen ditu RER B lineak.

Hamaika eguneko epean sina lezakete kontratua, helegiterik ez badago.

Izan ere, Alstom ekoizle frantziarrak, CAF eta Bombardierren lehiakide denak, auzitegietan lizitazioa blokeatzeko ahalegina egin du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena