Ekonomia -
Gorabehera handiak
Arrisku sariak markak hautsi ditu eta 460 puntuko mailan kokatu da
Europak krisiari aurre egiteko duen gaitasunaren inguruko zalantzek gorabehera handiak eragin dituzte Europako hainbat burtsatan, besteak beste, Espainiakoan.
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 0,81 egin du gora eta 8.300 puntuko maila berreskuratu du, besteak beste, Europako Banku Zentralak zorraren merkatuan egindako esku hartzeari esker eta, bi egun jarraian galerak izan ostean, erosketak aurrera atera direlako.
Arrisku saria 460 puntuko mailan kokatu da, eta Ibex 35 indizeak 66,50 puntu egin ditu gora, 8.304,10 puntuko mailaraino. Urteko galerak % 15,77koak dira.
Europak krisiari aurre egiteko duen gaitasunaren inguruko zalantzek gorabehera handiak eragin dituzte Europako hainbat burtsatan, besteak beste, Espainiakoan.