Ekonomia -

Enplegua

Espainiako Gobernuak erregulazio txostenak maiatzaren 31ra luzatzea onartu du

Errege dekretuan, autonomoentzako aparteko laguntzak ere jaso dituzte, eta laguntza eskatzeko izan beharreko jarduera galera % 75etik % 50era jaitsi diete.

Langile bat Bilbon. Argazkia: Efe
Langile bat Bilbon. Argazkia: Efe
Langile bat Bilbon. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ministroen Kontseiluak covid-19arekin lotutako Aldi Baterako Lan Erregulazioko Txostenen babes eskema maiatzaren 31ra arte luzatzea erabaki du. Era berean, autonomoentzako laguntzei eutsi die.

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuaren bozeramaile eta Ogasun ministroak bileraren ostean azaldu duenez, "ekoizpen sarea zaintzea" da errege dekretuaren helburua, eta "enpleguaren defentsa indartzen eta sendotzen du".

Jose Luis Escriva Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak goraipatu egin du erregulazio txostenak luzatzeko eragile sozialekin akordioa lortzeko izan duten azkartasuna, eta gogorarazi du 756.000 langileri eta 350.000 autonomori eragiten diela dekretuak.

Ikuskizun publikoetako artistek langabezia dirulaguntza jasotzen jarraitu ahalko dute gaur egungo baldintzetan.

Era berean, errege dekretuan autonomoentzako laguntzak ere maiatzaren 31ra luzatzea jaso dute, eta % 75etik % 50era jaitsi dute autonomoek laguntza eskatzeko izan behar duten jarduera galera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Lana Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak