Ekonomia -
Merkatuak
Merkatuan bakarrik bere zorraren % 62 sartzea lortu du Alemaniak
Euroguneko zorraren krisiak ezegonkortasuna eragin du eta horrek enkantea kaltetu du, Alemaniako Gobernuak azaldu duenez. Hala ere, finantziazio arazorik ez dagoela defendatu du Exekutiboak.
Erredakzioa
Hamar urterako bonuak atera ditu gaur enkantera Alemaniak. Guztira, 6.245 milioi euroko zorra jarri du enkantean, baina merkatuan % 62 soilik sartzea lortu du. Bund tituluen errentagarritasun eskasak ez du batere lagundu, aurrenekoz % 2tik behera kokatu baitira.
Martin Kotthaus Finantza bozeramaileak azaldu duenez, euroguneko zorraren krisiak ezegonkortasuna eragin du eta horrek enkantea kaltetu du. Hala ere, finantziazio arazorik ez dagoela defendatu du Kotthausek.
"Berriz finantziatzeko ez du inongo arazorik Alemaniak", adierazi du Kotthausek.
Finantza Agentzia Federalaren arabera, 3.890 milioi euro esleitu dituzte merkatuko enkantean, baina gainerako 2.356 milioiak bigarren mailako merkatuan sartzen saiatu beharko dira.
% 1,98
% 1,98 bat ordaindu du Alemaniak hamar urterako bonuen truke, % 2tik behera ordaintzen duen aurreneko aldia.
Aldiz, finantza-merkatuen presioa gehien pairatu duten euroguneko nazioen (Italia eta Espainia) bonuei atsedenaldia eman die enkanteak.