Ekonomia -
Finantza-krisia
Eurogunea atzeraldian sartu dela uste dute munduko bankuek
Azken hilabetean eurogunearen egoerak "okerrera" egin duela adierazi du Nazioarteko Finantza Institutuak. Horregatik, eurogunea "atzeraldi berri" batean sartu dela erantsi du.
Erredakzioa
Azken hilabetean eurogunearen egoerak "okerrera" egin duela adierazi du gaur Nazioarteko Finantza Institutuak (IIF). Horregatik, eurogunea "atzeraldi berri" batean sartu dela erantsi du. Europaren Barne Produktu Gordinak (BPG) % 1 egingo du atzera 2012an.
"Iragan hilabetean eurogunearen egoerak okerrera egin du nabarmen. Ekonomia atzeraldi berri batean sartu da", ziurtatu du erakundeak txosten berri batean. 2011rako eta 2012rako aurrikuspen ekonomikoak plazaratu ditu txostenak.
Nazioarteko Finantza Institutuaren arabera, "aurrekontuen defizita handitu eta finantza-aktiboen kalitatea gehiago txikituko" du atzeraldiak eurogunean. IIF 400 finantza-entitatek osatzen dute.
Ekonomiak % 2 egingo du atzera
2011ko azken hiruhilekoan euroguneko ekonomiak % 2 egingo du atzera, kreditu eskasiaren eta zerga-hersturaren ondorioz.
Egoera zail honetan "matentzeko" borrokan ari diren buruzagi politikoak kritikatu ditu erakundeak. Politikarien ekintzak "egoera hobetu beharrean, okertzen ari" direla salatu du IIFk.