Ekonomia -
Diru-merkatuak
Gora egin ostean, azkenean behera egin dute burtsek
Espainiako arrisku sariak 448 puntuko mailan kokatu da saio amaieran, Alemaniako bonuen errentagarritasunaren igoera dela eta beheraka aritu izan da. Jarraitu burtsaren bilakaera.
Erredakzioa
Ibex 35ek azkenean ezin izan dio eguneko gorakadei eutsi eta saio amaieran % 0,23 egin du behera. 7.700 puntuko maila galtzeko zorian izan da eta urteko minimoetara hurbildu da, Angela Merkel eta Nikolas Sarkozy eurobonoak sortuko ez dituztela eta Europako Banku Zentrala berrituko ez dutela ezagutu ostean.
Europan, Paris (% 0,1) izan ezik gainerako burtsek behera egin dute. Portugaleko burtsak % 0,9 behera egin du; Frankfurtekoak, % 0,4, eta Londresekoak, % 0,1. Italiako burtsak bere mailari eutsi dio.
Espainiako arrisku saria 448 puntuko maila mantendu du eta Italiakoak 500 puntutara hurbildu da berriro.
Saio hasiera
Espainiako arrisku saria, herrialdearen 10 urterako bonuak Alemaniakoekin alderatuta kalkulatzen dena, 446 puntuan kokatu da saioaren hasieran, atzo une horretan hartu zuen maila baino 20 puntu beherago, alegia.
Alemaniako 10 urterako bonuen errentagarritasunak % 2ko interes-tasa gainditu zuen atzo Alemaniako Altxorrak bere zorraren % 62 bakarrik saltzea lortu eta gero.
Alemaniako bonuen errentagarritasunak jasandako igoeraren ondorioz, gainerako herrialdeetako arrisku primak baretu egin diraa.
Errebotea burtsetan
Espainiako burtsak errebotearekin ireki du gaurko saioa eta bertako indize nagusiak, Ibex 35ek, % 1,09 inguru egin du gora.
Espainiako burtsak errebotearekin ireki du gaurko saioa eta bertako indize nagusiak, Ibex 35ek, % 1,09 inguru egin du gora irekieran.
Parisko burtsa ere positiboan dago, % 0,96 igo da eta 2.849,44 puntutan kokatu da.
Londresko FTSE-100 indizea ere positiboan dago, % 0,48 egin du gora saioaren lehen minutuetan.