Ekonomia -

ARRANTZA

Hegaluzearen kuota % 12,5 handitu du Europar Batasunak

Guztira, 37.801 tona harrapatu ahal izango dituzte Batasuneko arrantzaleek. Kopuru horren ia erdia, 17.704 tona, estatu espainiarrari dagokio.

Hegaluzea. Argazkia: Irekia
Hegaluzea
Hegaluzea. Argazkia: Irekia

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko arrantzaleek iaz baino % 12,5 hegaluze gehiago arrantzatu ahal izango dute, 4.201 tona gehiago. Hegaluzearen kuotaren ia erdia, 17.704 tona, estatu espainiarrari dagokio. Eusko Jaurlaritza pozik agertu da kuotaren igoerarekin.

Atlantikoko Atunaren Babeserako Nazioarteko Batzordeak (ICCAT) 2017tik proposatu duen bigarren igoera da. Orduan, % 20ko igoera onartu zuen, 28.000 tonatik 33.600 tonara.

Azken urteetan garaia baino lehen utzi behar izan diote hegaluzea arrantzatzeari, kuota amaituta. Jaurlaritzaren esanetan, kuota igoera horrek euskal arrantza sektorea indartzeko balioko du, baita eta baxurako arrantza indartzeko ere, hegaluzea baita azken horien horren diru-sarrera nagusia.

EBk ICCATen iritzia kontuan izan du erabakia hartzerakoan. ICCATek bere batzorde zientifikoaren gomendioetan oinarrituta eta AZTI zentro teknologikoak egindako ikerketa lanak kontuan hartuta egin zuen proposamena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Arrantza