Publizitatea
Itxi

2021/02/11

21:34

Ekonomia

Lan-gatazka

Lehendabiziko lanuztea egin dute Tubacexen kaleratzeak salatzeko

EITB MEDIA

Langileek manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Laudion, eta ostiral honetan 24 orduko beste lanuzte bat egingo dute. Astelehean greba mugagabea abiatuko dute.

1:19
Manifestazioa Laudion. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Tubacexeko zentro arteko langile batzordeak deituta, egun osoko lanuztea egin dute ostegun honetan TTIko eta Aceleravako lantegietan, aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearen kontrako protesta egiteko. Ostiral honetan 24 orduko beste lanuzte bat egingo dute, eta astelehenetik aurrera, greba mugagabea dago deituta.

Konpainiak 150 behargini eragingo dien erregulazio espedienteak iragarri zuen astelehenean. Batetik, TTIko 115 langileri eta Aceralavako 35i eragingo dien enplegu erregulazioko espedientea dago, eta, bestetik, aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea ere ezarriko du, eta kasu horretan langile guztiei eragingo die, martxoaren 29tik irailaren 30era, eta gehienez lanaldiaren % 60an.

Egunotarako antolatuta dauden protesta ekintzen artean, gaur manifestazio jendetsua egin dute Laudion, beharginek herritarren babesa eta elkartasuna jaso dute. Bihar ibilgailu karabana egingo dute, 10:00etan hasita, eta kaltetutako lantegietatik abiatuta.

Atzo, greba mugagabea deitu zuten Tubacexeko sindikatu guztiek datorren astelehenetik, otsailaren 15etik, aurrera, Europa Pressek sindikatuetako iturriak aipatuta jakinarazi zuenez.

ELA, LAB, Stat eta independenteek greba mugagabearen aurreabisua sartu zuten asteartean. CCOOk, berriz, langileei hainbat protesta molderen artean bat hautatzeko aukera ematea proposatu zuen. Azkenean, greba mugagabearen alde egin zuten, eta CCOOk ere bat egin zuen horrekin, eta parte-hartze aktiboa izango zuela iragarri.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena