Ekonomia -

Manifestazioa

"Zerga inposaketa eta bidesariak" salatu dituzte garraiolari nafarrek Iruñean

"Enpresa handiak babestera" eta "erkidego mugakideetan fiskalki izena ematera behartzen" ari direla uste dute Tradisna eta ANET elkarteetako garraiolariek.

Garraiolarien manifestazioa Iruñean. Argazkia: ANET
Garraiolarien manifestazioa Iruñean. Argazkia: ANET
Garraiolarien manifestazioa Iruñean. Argazkia: ANET

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tradisna eta ANET elkarteetako garraiolariek manifestazioa egin dute Iruñean, "zerga inposaketa eta bidesariak" salatzeko. Neurri horiekin "enpresa handiak babestera" eta "erkidego mugakideetan fiskalki izena ematera behartzen" ari direla uste dute.

"Zerga inposaketaren eta bidesarien" aurkako pankarta bat eta autonomoentzako hilkutxa bat eraman dituzte protestaren buruan, apaiz eta guzti, eta prozesio erritmoarekin. Nafarroako Gobernuaren neurrien aurkako kartelak erakutsi dituzte garraiolariek, eta euren "eskubideak" defentsan oihu egin dute.

Manifestazioa bukatu ondoren, Ildefonso Gamez Tradisnako presidenteak agiri bat irakurri du: iragan abendutik Foru Exekutiboaren "elkarrizketa eta gardentasun faltak" mobilizaziora bultzatu ditu.

"Ez gaituzte entzun ere egin", ziurtatu du Gamezek. 2020an "hainbeste isiltasun", baina behingoz Gobernuak bidesarien "inposaketa" planteatu du bost errepidetan, eta autonomoen zerga moduluak beste sistema batengatik "modu zakarrean" aldatu du, erantsi duenez.

Nafarroako Gobernuaren "diskriminazio ekintzak" dira, eta Espainiako Gobernuaren ekinbidearekin alderatu du; izan ere, Exekutibo zentrala zerga moduluak mantendu, errepideak konpondu eta bidesariak kentzen ari da.

N-121-A

Era berean, N-121-A errepidea 2+1 bidea bihurtzea kritikatu du Gamezek, "gure sektorea kontuan izan ez dutelako" eta "ezbehar-kopurua ez delako murriztuko". Frantzia lotzeko autobia bat eraikitzea "behin betiko irtenbidea" litzatekeela uste dute garraiolariek, baina proposamena "atzera bota zuten".

"Gero guregan eraginik ez duten zergak ordaintzen ditugula argi dago, guztiz kontrakoa", salatu du Gamezek. Foru Exekutiboak hartzen dituen neurriak "dirua biltzeko" dira, baina epe luzera diru-sarrera publikoak murriztu ditzakete, garraiolariek zerga-helbidea aldatu, bidesariak saihestu eta ibilgailua beste probintziatan hornitzen baldin badute.

Zentzu horretan, Ignacio Orradre ANETeko idazkari nagusiak azaldu duenez, funtsezko sektore bat dira, baina pandemian "jateko eta atseden hartzeko arazoak" izaten ari dira, eta "pazientzia agortzen ari zaienean, kalte are handiagoa egiten diguten neurriak aurkitzen ditugu".

13 000 familia bizi dira sektoretik, eta Nafarroako BPGri % 4,25eko ekarpena egiten dio, gogorarazi duenez. Orradreren hitzetan, bidesariek batez ere kanpoko garraiolariei eragingo diela "gezurra da".

Europako araudiak "bertako garraiolariaren diskriminaziorik ez du onartzen", baina kalte-ordainik jasotzeko aukerarik ez dute ikusten, ziurtatu duenez. Errenta mailan ere neurriek "kalte argia egiten diote sektoreari", zenbateko eta metodoak "inposatu" dizkietelako, gaineratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Iruñea Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Lan gatazkak Koronabirusa Gatazkak garraio sektorean