Ekonomia -

Finantza krisia

Espainiak %23ko langabezia izango du eta soilik % 0,3 haziko da 2012an

"Atzerapen suabea" hauteman du jada Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA). Gainera, eurogunean depresio handi bat gerta daitekeela uste du.

Inemeko bulego bateko artxiboko irudia. Argazkia: Efe
Inemeko bulego bateko artxiboko irudia. Argazkia: Efe
Inemeko bulego bateko artxiboko irudia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) ordainketa-etendurako arriskuak (zor subiranoen maila dela eta) euroguneko herrialdeetan depresio handi batekin mehatxatzen duela adierazi du,

Espainiako ekonomiari dagokionez, erakunde horren ustez, 2011ko laugarren hiruhilekoan behera egingo du berriz ere, eta 2012an langabezia tasa % 23ra iritsiko da. Hala ere, 2013an Gobernuak defizita murrizteko helburua lortuko duela aurreikusi du.

"Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen ikuspegi ekonomikoak" txostenean jaso dutenez, mundu mailako merkataritza moteltzeak eta zorraren krisiagatik euroguneko konfiantza maila jaisteak eragin dute ekonomiak behera egitea. Horren arabera, eurogunea dagoeneko "atzeraldi suabe batean" sartu da, baina zergak doitzeko planak zehaztu ezean, Ameriketako Estatu Batuetatik "beheranzko arrisku larria" etorriko da.ELGAk esan du eurogunea dagoeneko "atzerapen suabe" batean sartu dela, baina zerga-doikuntzarako planak zehaztu ezean, Estatu Batuetatik "beheranzko arrisku larria" etorriko dela.

Horrela gertatuz gero, munduko ekonomiarik handiena ere atzerapenean sar daiteke, eta diru-politikak ezingo luke gauza askorik egin hori ekiditeko.

Aurten % 1,9 haztea espero du, eta 2012an, berriz, % 1,6. 2013 urterako, berriz, % 2,3ko hazkundea iragarri du. Eurogunean, 2011rako aurreikuspenak % 1,6koak dira, eta datorren urterako, % 0,2koak. 2013 urterako, berriz, % 1,4 haztea espero da.

Europako Banku Zentralaren erantzuna eskatu dute

Europako Banku Zentralak berehala erantzuteko eskatu du ELGAk, euroguneko zorraren krisiak, Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsa (EFSF) martxan jartzera ezin duelako itxaron. Estatuen zorren krisian Europako Banku Zentralak eginkizun klabea duela esan du ELGAk, hori baita euren esanetan mundu osoko ekonomiako mehatxurik handiena. Horretarako, interes-tasak jaistea proposatzen dute eta  zorren merkatuetan era aktiboan parte-hartzea, gaur egun krisiari aurre egiteko Europak duen erakunde operatibo bakarra baita.

Interes tasez gain, ELGAk zorren merkatuetan Europako Banku Zentralak parte-hartze handiagoa izatea nahi du. Baita Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsa handitzea ere. Hala ere, erakundeak handitze horren zailtasuna onartu du, batik bat Funtsak herrialde eta banku askori laguntza eman behar badio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea