Ekonomia -
Defizita
Euskadi superabita aurkeztu duen erkidego bakarra izan da
Urteko hirugarren hiruhilekoan Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 1,19an kokatu da erkidegoen defizita, 2011rako eskatu zaienaren (% 1,3) azpitik.
Erredakzioa
Irailaren 30ean Euskadik bakarrik aurkeztu zuen saldo positiboa (%0,60ko defizita). Gainerako erkidegoek tasa negatiboak aurkeztuzituzten, batez ere Gaztela-Mantxak (% -4,84) eta Murtziak (% -3,03).
"Herstura esfortzu handia egin dugu eta zorionez emaitza ematen ari da", azpimarratu du Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Horrela, urteko hirugarren hiruhilekoan Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 1,19an kokatu da erkidegoen defizita, 2011rako eskatu zaienaren (% 1,3) azpitik.
Elena Salgado jarduneko Ekonomia ministroak prentsaurrekoa eman du gaur erkidegoen datuak jakinarazteko. Erkidegoak defizita murrizteko bidean dira martxan jarritako neurriak "emaitzak ematen ari direlako", azaldu duenez.
Estatuko Administrazioak aurtengo defizit helburuak beteko dituela adierazi du presidenteordeak. Estatuak % 6ko defizita bete behar du aurten. Erkidegoek ere defizit helburuak beteko dituztela uste du Salgadok.
Egoerak hobera egin du
Ekainaren 30eko azken datuen arabera, erkidegoen egoerak hobera egin du, izan ere, % 1,20tik 1,19 pasa dira hiru hilabete geroago. Urrian eta azaroan indize hori hobetu ahal izan dutela nabarmendu du Ekonomia ministroak.
Salgadok azaldu duenez, hirugarren hiruhilekoan erkidegoen kontuek "suberabit txiki bat" (192 milioi euro baino gehiago) izan dute. Gastu ez finantzieroek % 9,84 egin dute behera, gastu arruntak % 4,68 eta kapital gastuek % 47,22.