Ekonomia -

Enkante berria

Italiak 7.500 milioi euro saldu ditu bonuetan, interes altuagoan

Halaber, Mario Monti lehen ministroak Gobernu berria osatu du dagoeneko eta azken izendapenak iragarri ditu: Administrazio Publikorako ministro berria, 3 ministrorde eta Ministerioetako 25 ordezkari.

Monti, Italiako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Monti, Italiako Parlamentuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Altxorrak 7.500 milioi euro saldu ditu astearte honetan 3 urtetik 10 urtera arteko bonuetan, aurreko enkanteekin alderatuta, interes altuago batean. Horrela, 1997. urtetik izandako interes altuagoan saldu dira oraingo bonuak, % 7,89ean, hain zuzen ere.

Bitartean, Mario Monti lehen ministroak Gobernu berria osatzen amaitu du. Horrela, azken izendapenak egin ditu: Administrazio Publikorako ministro berria (Filippo Patroni Griffi), hiru ministrorde eta Ministerioetako 25 ordezkari. Monti Ekonomia Ministerioaren buru izango da eta bi idazkariorde izango ditu: Vieri Ceriani (Italiako Bankako zerbitzu fiskalen arduradun ohia) eta Gianfranco Polillo (aurreko Gobernuan auzi ekonomikoaren sailaren buru ohia).

Gobernukide berriek karguaren zina egin dute Giorgio Napolitano Errepublikako presidente berriaren eta Mario Monti beraren aurrean. Lehen ministroak azpimarratu duenez, Gobernuak "gardentasun osoz egingo du lan eta kargua onartu duten guztiek herrialdearekiko zerbitzu izpirituagatik egin dute".

Montik nabarmendu duenez, "Gobernuko parte izateko zenbait ministroen atzetik ibili behar izan dut". "Nire Exekutiboaren konpromisoa nazionala da, herrialdearen, Parlamentuaren eta indar politikoen zerbitzura egoten saiatuko naiz", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea