Publizitatea
Itxi

2021/02/23

00:29

Ekonomia

Gipuzkoa

Lezoko udal garbiketako langile bati eraso egin diotela salatu dute

agentziak | eitb media

Garbitzen ari zen lekuan zikinkeriak lurrera botatzen ari zen gazte talde bati kontuak eskatu zizkion, eta horiek jipoitu egin zuten.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lezoko (Gipuzkoa) Udaleko kale-garbitzaile bat jipoitu zuten igandean, LABek jakitera eman duenez. Gizonezko batek ostikadak eman zizkion eta zauri bat egin zion lepoan objektu batekin.

Sindikatuaren arabera, igandeko 09:00ak aldera eraso zioten. Behargina kalea garbitzen ari zela, kontuak eskatu zizkien garbitzen ari zen lekuan zikinkeriak lurrera botatzen ari ziren gazte batzuei.

Horren aurrean, garbitzailea iraintzen hasi ziren, eta horrek bizkarra eman zienean, ostikadak eman zizkioten eta objektu batekin jo zuten lepoan.

Aipatu iturrien arabera, gertatzen ari zena ikusita, herritar batzuek Udaltzaingoa ohartarazi zuten, eta anbulantzian eraman zuten langilea artatzera.

Sindikatuak iragarri du astearte honetan elkarretaratzea egingo dutela Lezoko Herriko Plazan, erasoa “azkena” izan dadin eta “beharrezko neurriak” har ditzaten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena