Ekonomia -

Gastuaren murrizketa

Patxi Lopez: 'Murrizketak funtzionarioen itxaropenak zapuztu ditu'

Euskadik "murrizketak aplikatu behar" dituela gogorarazi du lehendakariak. Osasun zerbitzua, hezkuntza eta I+G+B politikak "mantendu" behar direla gaineratu du agintariak.

Patxi Lopez lehendakaria. EITB
Patxi Lopez lehendakaria
Patxi Lopez lehendakaria. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gastu publikoa murrizteko Eusko Jaurlaritzak iragarritako herstura egitasmoak langile publikoen "itxaropenak zapuztu" dituela onartu du gaur Patxi Lopez lehendakariak, baina osasun zerbitzua, hezkuntza eta I+G+B politikak "mantendu" behar direla erantsi du.

Onda Cero irratian egindako elkarrizketan, Euskadik "murrizketak egin behar" dituela gogorarazi du lehendakariak. 2012an gastu publikoa 100 milioi eurotan murriztu dezakeen egitasmoa proposatu dutela azaldu du Patxi Lopezek.

Egitasmoarekin langile publikoek zituzten "zenbait itxaropen zapuztu" dituztela onartu du buruzagiak, aurretiko erretiroarentzako pizgarriak esaterako. "Une hauetan gauza horiek diruarekin laguntzea ezinezko zaigula ematen du", erantsi du.

Ibilbide profesionaleko "zenbait sustapen ordaindu" ezin direla aipatu du lehendakariak, "gastu publikoa murriztu" behar delako, "hezkuntza, osasuna eta I+G+B politikak mantentzeko".

"Erabaki horiek ez ditu batek ospatzen, asko kezkatzen gara, eta batez ere, beste leku batzuetan Ongizate Estatua edo eskubideak murrizteko aitzakiatzat erabili dituztela ikusita", adierazi du Patxi Lopezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea