Ekonomia -

Krisia eurogunean

Bederatzi eguneko 'epe kritikoa' euroa salbatu ahal izateko

Hilaren 9an egitekoa den estatuburu eta gobernuburu goi-bilera funtsezkoa izango da zorraren krisiari aurre egiteko.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak bederatzi eguneko 'epe kritikoa' abiatu du gaur euroa salbatu ahal izateko. Epea amaitutakoan zorraren krisiari aurre egiteko erantzuna, Europa Banku Zentralaren (EBZ) paperari buruzko akordioa eta itun batzuetan aldaketak adostuta izan ezean, diru bateratua kolokan egon liteke.

Olli Rehn Kontu Ekonomikoetarako komisarikoaren hitzak dira honakoak: "10 eguneko [atzotik zenbatuta] epe kritikoa dugu Europar Batasunaren erantzuna osatu eta bukatzeko". Izan ere, hilaren 9an gobernuburuen eta estatuburuen goi-bilera egingo dute, eta zita funtsezkoa izango da euroaren etorkizunarentzat.

Wolfgang Schauble Alemaniako Finantza ministroa iritzi berekoa da. Bere ustez, hurrengo ostiraleko goi-bilera "garrantzi handikoa" izango da, eta, horrenbestez, egunotan Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra batzartu egingo dira, goi-bilerara eramango duten proposamena ixteko.

Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentea ere kontsultak egiten ari da goi-bilerako txostena prestatzeko. Txostenak aurrerapausoak ekarri beharko ditu egoera ekonomikoa, zorroztasun fiskala eta politika bateratuak indartzeko.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko hurrengo presidenteak fiskalitatean eta egiturazko erreformetan "Gobernu berriak Espainiak hitzartutakoarekin konprometituta jarraituko" duela esateko eskatu zion Salgadori. Van Rompuyk, berriz, Espainiako, Italiako eta Greziako gobernu berriek "geure konfiantza osoa merezi dute", adierazi du. Bakarkako neurriekin batera eta Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsak bilioi bat arte ezin izango dela handitu onartuta, Europako Banku Zentralaren gaineko presioa areagotuz doa merkatuetan esku har dezan. Atzo bertan, munduko banku zentral nagusiek diru gehiago jarri zuten dolarretan eta eurotan munduko finantza sistema babesteko eta finantza merkatuetako tentsioa baretzeko. Ekimen koordinatu horretan Kanadako Bankuak, Ingalaterrakoak, Japoniakoak, AEBetako Erreserba Federalak eta Suitzakoak egin zuten bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea