Publizitatea
Itxi

2021/03/02

15:53

Ekonomia

HEL

Legebiltzarrak oniritzia eman dio oinarrizko errenta arautzeko sinadura-bilketari

agentziak | eitb media

Hemendik aurrera, Herri Ekimen Legegilearen sustatzaileek lau hilabeteko epea dute 10.000 sinadura bildu eta legea Legebiltzarrean izapidetzen jarraitu ahal izateko.

  • Oinarrizko errentaren aldeko plataforma. Argazkia: EiTB

    Oinarrizko errentaren aldeko plataforma. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak tramitera onartu du EAEn "baldintzarik gabeko oinarrizko errenta" sortzea helburu duen Herri Ekimen Legegilea (HEL), eta orain Legebiltzarrean eztabaidatzeko behar diren 10.000 sinadurak biltzeko epea irekiko da.

Gasteizko Ganberako zerbitzu juridikoek ere onarpena eman diote txosten batean, ekimenak baldintza guztiak betetzen dituelako: ez dago helburu bera duen lege proposamen edo proiekturik izapidetze prozesuan, eta HELa ez dago mota horretako ekimenentzat aurreikusitako alorretatik kanpo.

Orain, Herri Ekimen Legegilearen sustatzaileek lau hilabeteko epea dute 10.000 sinadura bildu eta Legebiltzarrean izapideekin jarraitzeko.

Erabakiaren jakinarazpen ofiziala jasotzen dutenean hasiko da epea, eta beste bi hilabete luza liteke "aparteko arrazoiren bat" balego.

Iragan otsailaren 18an sartu zuen ekimena Legebiltzarrean pobreziaren eta bazterketaren aurkako ekintzaileek osatzen duten plataformak.

Herri Ekimen Legegileak EAEko herritar guztientzat diru-sarrera indibidual, unibertsal eta baldintzarik gabea arautu nahi du, aurrekontuen bidez finantzatuko litzateke, eta eskubide subjektiboa izango litzateke, hau da, osasuna eta hezkuntza bezala, "gailendu egingo litzateke" aurrekontuetako beste gaien gainetik.

Diru-sarera hori 900 eurokoa izango litzateke 18 urtetik gorakoen kasuan, edo emantzipatu diren adingabeen kasuan; 450 eurokoa 14 eta 18 urte artekoentzat; eta 270 eurokoa 14 urtetik beherakoentzat.

EAEko pobreziaren mugaren arabera neurtu dute errenta hori, eta unibertsala eta baldintzarik gabea izango da. Hori horrela, EAEko egoiliar guztiek izango lukete jasotzeko eskubidea, lan egiten duten ala ez, norekin bizi diren, zein diru-sarrera, ondare edo estatus administratibo duten aintzat hartu gabe.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena