Ekonomia -

Legebiltzarrean

2012ko Aurrekontuak onartzeko akordioa lortu dute PSEk eta PPk

PPko eta PSEko Legebiltzarreko taldeek batak eta besteak Aurrekontuen proiektuari aurkeztutako zuzenketak onartuko dituzte. Akordio horri esker, 2012ko Aurrekontuak aurrera aterako dituzte.

Hainbat bilera egin dituzte Rodolfo Aresek (PSE) eta Iñaki Oyarzabalek (PP). Argazkia: EITB.
Hainbat bilera egin dituzte Rodolfo Aresek (PSE) eta Iñaki Oyarzabalek (PP). Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPko eta PSEko Legebiltzarreko taldeek batak eta besteak Aurrekontuen proiektuari aurkeztutako zuzenketak onartuko dituzte. Akordio horri esker, 2012ko Aurrekontuak aurrera aterako dituzte.

Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta Iñaki Oyarzabal EAEko PPko ordezkariak hainbat bilera egin dituzte azken egunetan Aurrekontuen inguruan akordioa lortu ahal izateko, eta zuzenketak aztertu eta adosteko.

Alderdi bien iritziz,"egoera ekonomiko oso zaila, ziurgabetasun handikoa, dugu aurrean, eta jarduera-arlo guztietan urritzea eragiten ari da egoera hori, diru-sarrera fiskalak nabarmenki urrituz, eta langabezia eta laguntza-beharrizanak handituz".

"Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu-proiektuak egoera horri erantzun nahi dio, austeritateaz baliatuz, baina, aldi berean, gure ongizate-sistemaren zutabe direnetan (osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak) eta berrikuntzan eta ekonomia eta enplegua suspertzen lagun dezaketen gainerako arloetan ere gastua lehenetsiz", azaldu dute.

Akordio horri esker, PPk eta PSEk 2012ko EAEko Aurrekontuak onartuko dituzte, Legebiltzarrrean egingo duten Osoko Bilkura berezian. Jarraikako hirugarren urtea da popularrek eta sozialistek Aurrekontuak onartu dituztela.

PPren jarrera eta aurrekontuei emandako babesa "oso aintzat" hartzen duela esan du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea