Ekonomia -

Erantzuna Merkel eta Sarkozyri

Cameron: 'Erresuma Batuak bermerik ez badu, itunak betoa izango du'

Erresuma Batuko lehen ministroak Merkelek eta Sarkozyk egin duten proposamenari erantzun dio era honetan.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunaren itun berriak herrialdearentzat "bermeak" ez baditu, betoa jarriko diola ohartarazi du David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak.

Cameronen hitzetan, Europar Batasunaren itun berriak Erresuma Batuaren interesak babestu behar ditu, "Europako erakundeek" euroa erreskatatzearen truke.

"Ez dut merkatu bakarraren edo finantza zerbitzuen inguruko gaietan bermerik ez duen inongo itunik sinatuko", esan du Cameronek.

"Lortzen baditugu, akordioak aurrera egingo du. Lortzen ez badugu, orduan ez da egingo", ohartarazi du.

Prentsaurrekoan, Cameronek esan du Bruselara joango dela Europar Batasuneko buruzagien goi-bilerara, "britainiarren interesak defendatzeko eta bultzatzeko asmoz".

Nahiz eta gaur egun Erresuma Batuak duen interesik garantzitsuena erogunearen arazoa konpontzea izan, gure ekonomian eragin handia izaten ari delako, horrek Erresuma Batuarentzat bermeak izan beharko ditu", azaldu du.

"Erresuma Batua Europar Batasunaren parte da" eta horretan, "merkatu bakarra da gakoa", nabarmendu du Cameronek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea