Publizitatea
Itxi

2021/03/12

20:47

Ekonomia

Krisia

Espainiako Gobernuak 200.000 eurora arteko laguntza zuzenak onartu ditu enpresentzat

agentziak | eitb media

Gastu finkoak eta zorrak ordaintzera bideratu beharko dira laguntzak, eta 2020an diru-sarreren % 30eko galera edo handiagoa izan zutenek jasoko dituzte.

1:19
Sektore kaltetuenei laguntzea da helburua. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Ministroen Kontseiluak autonomoei eta enpresei 200.000 eurora arteko laguntza zuzenak ematea onartu du. 2020an diru-sarreretan % 30eko galera izan zuten enpresek eskatu ahal izango dute laguntza, eta gastu finkoak eta zorra ordaintzera bideratu beharko dute.

Nadia Calviño Gai Ekonomikoetarako presidenteordeak prentsaurreko batean azaldu duenez, pandemiak bereziki gogor kolpatu dituen negozioetara daude bideratuta laguntzak: ostalaritzarentzat, merkataritzarentzat eta kulturarentzat, besteak beste.

7.000 milioi eurokoa izango da laguntza funtsa, baina 2.000 milioi Balearretara eta Kanarietara bideratuko dituzte, kaltetuenak direlako, eta gainerako 5.000 milioi euroak erkidegoek kudeatuko dituzte.

Autonomo eta enpresa txikientzat galeraren % 40 ordaintzeko adina izango da laguntza gehienez, eta portzentaje hori % 20ra jaisten da gainerako enpresen kasuan.

Gainera, 2020ko martxotik pilatutako zorrak kitatzeko erabiliko dira, tartean hornitzakuntza, soldatak, alokairua edo finantza zorra.

Laguntzak jasotzeko beste baldintzetako bat da 2022ko ekainera arte bermatu beharra dagoela jarduera, eta ezin dela dirua dibidenduak banatzeko edo zuzendaritzako kideen soldata igotzeko erabili. Enpresek ezin dute zorrik eduki Ogasunarekin edo zerga paradisuetan jardun.

Erkidegoek kudeatuko dituzte laguntzak, eta irizpide hauen arabera egingo da funtsen banaketa: pandemiaren eragina erkidegoen aberastasunean, eta krisiaren eragina langabezian eta gazte langabezian.

Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, gaur onartu duten dekretuarekin, Espainiako Gobernuak hilabete bat eta 10 eguneko epea du dirua erkidegoen artean banatzeko agindua emateko, eta transferentzia egiteko itunak sinatzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;