Ekonomia -

Goi-bileraren ostean

Cameronek Bruselako itunari egindako betoa azalduko du Parlamentuan

Erresuma Batuko lehen ministroak agerraldia egingo du astelehen honetan Europako Itunaren erreformei emandako ezetza azaltzeko. Erabaki honekiko disgustua agerian utzi dute alderdi gehienek.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa Parlamentuan izango da astelehen honetan Europako Ituna erreformatzeko aldaketei ezarritako betoaren gainean azalpenak eskaintzeko.

Joan den ostiraleko goi-bileran euroguneko krisia gainditzeko asmoz proposatutako itun fiskalari ezetza eman zion herrialde bakarra Erresuma Batua izan zen (gainontzeko 26 ados jarri ziren bitartean). Londreseko finantza-guneari ("City" deritzona) babes bereziak izateko eskaera onartu ez zutelako jarri zuen betoa Cameronek.

Gauzak horreka, Cameronek Komunen Ganberan egingo du agerraldia aldaketa horiei egindako betoaren arrazoiak zuritzeko. Betoak disgustua eragin du Erresuma Batuako alderdien artean tartean, liberaldemokraten eta Alderdi Laboristaren kideen artean.

Halaber, Nick Clegg Erresuma Batuko lehen ministro ordeak asteburu honetan azaldu duenez, David Cameronen erabakiarekin "desengainu handia" hartu du. Honen esanetan, Europako Itunarekin bat ez egiteak Erresuma Batua "isolatuta uztea" ekar dezake eta hori "txarra da gure herrialderako".

Hala ere, Cameronek hartutako erabakia Erresuma Batuko herritarren babesa jaso du. Izan ere, "The Times" egunkariak zabaldutako inkesta baten arabera, herritarren % 57ren iritzian, zuzena izan zen Cameronek egindakoa eta % 14ren esanetan, berriz, ez zen egokia izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea