Ekonomia -

Parlamentuan

Cameronek 'fede oneko' akordio europarra bilatu zuela adierazi du

Lehen ministroak Bruselan egindako erreklamazioak "apalak, zentzuzkoak eta garrantzitsuak" direla azaldu du eta izan duen jarrerak banketxeen presioarekin zerikusirik ez duela esan du.

David Cameron lehen ministroa, Britainia Handiko Parlamentuan. Argazkia: EFE
David Cameron lehen ministroa, Britainia Handiko Parlamentuan. Argazkia: EFE
Cameronek goi-bileran hartutako erabakia defendatu du Parlamentuan

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron lehen ministro britainiarrak gaur Parlamentuan adierazi duenez, Bruselako goi-bileran Europako Batasuneko gainontzeko herrialdeekin "fede oneko" akordioa lortu nahi zuen, baina Erresuma Batuko "interes nazionalak" babesten ez zituelako ukatu zuen.

Komunen Ganberan azalpenak eman ditu gaur Cameronek. Agerraldi horretan ez da izan gobernu buruak Bruselan izan duen jarrera gogor kritikatu duen Nick Clegg liberaldemokrata eta lehen ministro ordea.

Liberaldemokratek Cameronek Europan izan duen jarrera kritikatu dute. Nick Cleggek esan zuenez, lehen ministroak hartutako erabakiak Erresuma Batua bakartuta uztea lagunduko du.

Parlamentuan egin duen hitzaldian, "non dago Clegg?" oihukatu dute laboristek behin baino gehiagotan. EBko gainontzeko herrialdeek Erresuma Batuko finantza sektorea "babesteko" eskatu zituen neurriak onartu ez zituztelako akordioa ukatu behar izan zuela argudiatu du lehen ministroak.

Gainera, Erresuma Batuak euroguneko arazoak konpontzeko interesa duela esan du eta zorroztasun fiskal gehiago izatea eskatu du. Gainera, bere herrialdeak EBko kidea izaten jarraitzeko konpromisoa izaten jarraitzen duela azaldu du.

Lehen ministroak Bruselan egindako erreklamazioak "apalak, zentzuzkoak eta garrantzitsuak" direla azaldu eta izan duen jarrerak bankuen presioarekin zerikusirik ez duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea