Ekonomia -

KUTXABANK HITZARMEN KOLEKTIBOA

Kutxabankek hitzarmenaren aurre-akordioa lortu du bost urtean soldatak % 5,75 igota

CCOO, Pixkanaka eta Ale adostutako neurriekin gustura agertu dira, aldiz ELA, LAB eta Asprobanek ez dituzte onartu, “nahikoak ez” direlakoan.

Kutxabanken egoitza. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Kutxabanken egoitza. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Kutxabanken egoitza. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

O. P. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek hitzarmen kolektiboaren aurre-akordioa lortu du, amaiera emanez hala zuzendaritza eta sindikatuen arteko asteetako tentsioari. Hitzarmena indarrean egongo da 2019 eta 2024 urteen artean eta bost urte horietan guztira soldatak % 5,75 igotzea jasotzen du akordioak.

Bestetik, antzinatasun hirurtekoen % 4ko igoera mantentzea adostu dute eta hiru urtetan mugatu egingo dituzte soldatarik altuenak. Gainera, lana eta familia kontziliatzea errazteko neurriak ere adostu dituzte.

Neurri hauek eta soldata igoera “leunek” ahalbidetuko dute zuzendaritzaren ustez “testuinguru konplexu batean gastuei eustea”, eta luzera begira proiektuaren iraunkortasuna bermatzea.

Akordioa CCOO, Pixkanaka eta Ale sindikatuen babesarekin lortu da, negoziazio mahaiko ordezkaritzaren % 59, beraz; horien ustez akordio honekin “lasaitasun handiagoz” egingo diete aurre datozen urteei, erakundeak hitzarmen kolektiboa ezeztatuko zuen kezka uxatu baitute hala.

ELA, LAB eta Asproban sindikatuek, bestalde, gaitzetsi egin dute aurre-akordioa. ELAk adierazi du igoera horiek ez direla “nahikoak”, kontuan hartuz gero “enpresak 180,3 milioiko irabaziak izan zituela 2020an, eta beste 346,3 milioi zuzkiduretarako”, eta ez du baztertu akordio honen aurkako protesta eta mobilizazioei eustea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak