Publizitatea
Itxi

2021/03/29

19:02

Ekonomia

EUSKALTEL

Euskaltelen akzioak ia % 16 igo dira MasMovilen erosteko eskaintza publikoaren ostean

N. B. | EITB MEDIA

Telekomunikazio konpainiaren akzioek 11,12 euroan itxi dute saioa. Zenbateko hori, hain zuzen ere, MasMovilek bere egungo akziodunei akzio bakoitzarengatik eskainiko dien prezioaren parekoa da.

  • Madrileko burtsaren irekiera, gaur.

    Madrileko burtsaren irekiera, gaur. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskalteleko akzioek 11,12 euroan itxi dute saioa astelehen honetan, % 15,95eko igoera izan ostean. Euskaltelen akzioek nabarmen egin dute gora goizean Burtsa ireki baino ez, MasMovilek hura erosteko egindako eskaintza publikoaren iragarpenaren ondorioz.

Ostiraleko saioa itxi zenean, 9,59 euroan zeuden Euskaltelen akzioak, eta gaur goizeko lehen orduan 11,18 euroan ziren; beraz, % 16,7 igo da horien balioa. Saioa amaitzean berriz, 11,12 euroan zeuden. Zenbateko hori, hain zuzen ere, MasMovilek bere egungo akziodunei akzio bakoitzarengatik eskainiko dien prezioaren parekoa da.

Masmovilek Euskaltelen hiru akziodun nagusiekin (Zegona funts britainiarra, Kutxabank eta Alba Europa) akordioak lortu ditu, Euskaltelen kapital sozialaren % 52,32 baitute.

Merkatuen erreakzioa

Zegonak 428 milioi euro jasoko ditu erosteko eskaintza publikoaren truke, eta hori izan da, hain zuzen ere, eguneko onuradun handienetako bat; izan ere, bere tituluak % 39,15 igo dira, 1,31 libera esterlinara arte, operazioaren berri eman eta, horren ostean, bere aktiboek beren balioarekiko deskontu nabarmena zutela azpimarratu ostean.

MasMovilek Euskaltel erosi izanaren berriak, gainera, Telefonicaren jaitsiera eragin du, urteko daturik txarrena izan baitu, bere tituluak % 3,72 jaitsi baitira, 3,877 euroraino.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena