Ekonomia -
MUSKIZ OSTALARITZA
Muskizko ostalariek neurriei muzin egin eta murrizketarik gabe zabaltzea erabaki dute
“Bidegabea” dela uste dute LABIren neurriak apirilaren 6ra arte bete behar izatea, intzidentzia metatua 254ra jaitsi eta eremu gorritik atera direnean.
O.P. | EITB MEDIA
Bizkaiko Muskiz herriko ostalariek euren tabernen barnealdeak inongo murrizketarik gabe zabaltzea erabaki dute, nahiz eta, teorian, udalerria konfinamendu perimetral egoeran dagoen eta ostalaritzaren sektoreak murrizketa zorrotzak dituen.
LABI batzordeak pasa den martxoaren 27an hartutako neurriei eutsi beharra “bidegabekeria” dela uste dute, herriko egoera epidemiologikoa oso bestelakoa denean orain.
Jaurlaritzak larunbatean konfinatu beharreko herrien zerrenda argitaratu zuenean, Muskiz, beste 18 herri bezala, eremu gorrian zegoen, 100.000 biztanleko 400dik gorako intzidentzia metatuarekin. Horrek udal horien itxiera perimetrala eta, besteak beste, ostalaritzan ordutegi mugak ezartzea ekarri zuen.
Haatik, gaur gaurkoz, Muskizgo herriaren intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 254,04 covid-19 kasukoa da, eta, beraz, eremu gorritik atera eta eremu horira pasa da.
Intzidentzia altuko udalerrien zerrenda apirilaren 6ra arte berrituko ez denez, eta hurrengo egunean indarrean sartu, orain konfinatuta dauden herriak hala egongo dira Aste Santu osoan zehar; berdin izango diolarik, Muskizen gertatu gisan, intzidentzia tasa 400 kasutik behera jaistea.
Egoera horren aurrean, Muskizgo ostalariek murrizketa horiei ezikusi egin eta euren taberna eta jatetxeen barrualdea ordutegi-murrizketarik gabe zabaltzea erabaki dute. “Ez daukate eskubiderik egin dutena egiteko”, salatu dute udalerriko ostalariek.