Ekonomia -
Akordiorik gabe
Metro Bilbaoko enpresa batzordeak San Tomaseko greba mantendu du
Eusko Jaurlaritzak babestutako batzarra akordiorik gabe bukatu da. Enpresa batzordeak mobilizazioekin jarraituko du zuzendaritzak sinatutako akordioak betetzen baldin ez baditu.
Erredakzioa
Metro Bilbaoko enpresa batzordeak abenduak 21, San Tomas eguneko greba mantenduko duela esan du. Gainera, zuzendaritzak sinatutako akordioak, batez ere langileen ingurukoak, betetzen baldin ez baditu mobilizazioekin jarraituko dituztela adierazi du.
Rafa Valencia enpresa batzordeko presidentearen arabera, gaur izandako batzarra akordiorik gabe bukatu da.
Eusko Jaurlaritzarekin izandako batzar honetan egun horretako zerbitzu minimoen inguruko arrazoiak aurkeztu dira eta desadostasunak nabariak izan dira.
Valencia presidentearen arabera, enpresa batzordeak % 30eko proposamena mantendu du. Enpresak aldiz, astearte honetako lanuztean zerbitzuen % 90 eskatu du, eta eguerdian zein Athleticeko partiduan % 100.