Ekonomia -

Enpresa-proiektua

La Navalen itsasontziak eraikitzeko negoziazioak hasi ditu nazioarteko talde batek

Proiektu honek 30 milioi euroko inbertsioa suposatuko luke eta 700 lanpostu zuzen sortuko lituzke bost urtetan. A eta M taldea VPG talde belgikarrarekin hitz egiten ari da.

Sestaoko La Naval. Argazkia: EFE.
Sestaoko La Naval
Nazioarteko proiektu batek La Navalen ontziak egiten jarraitzeko asmoa erakutsi du

2:28

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko La Navalen itsasontziak eraikitzeko aukera egon liteke. Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, nazioarteko talde garrantzitsu batek negoziazioak hasi ditu asmo horrekin.

Ekimena Alemaniako talde batetik dator, proiektua sustatzen eta finantzatzen duen A eta M talde industrialetik. Horretarako, hainbat ontziola bildu ditu, horietako bi Hego Koreako erraldoiak, anonimotasunean egon nahi dutenak, baina Europara itsasontziak egitera etorri nahi dutenak.

Horiekin batera beste lau ontziola etorriko dira: Turkiatik, Ares aduanarentzat itsasontzi azkarrak egiten dituena, Italia Ferattikoa, luxuzko yateen egilea, Holanda Boskalis eta FMC talde handia, besteak beste, dragak egiteko. Denek lan karga handia dute eta Sestaon lan egin nahi dute.

A eta M-k aurkeztutako proposamenak berrikuntza-zentro bat egitea du helburu, ontzigintza punta-puntakoa izan dadin.

Proiektu honek 30 milioi euroko inbertsioa suposatuko luke eta 700 lanpostu zuzen sortuko lituzke bost urtetan eta 25 urterako lan-karga. A eta M taldea VPG talde belgikarrarekin hitz egiten ari da, enkantea irabazi zuena, orubearen erdia utz edo sal diezaion ontzigintzarekin jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak La Naval Industria