Ekonomia -

Arrantza

Hiru euskal atunontzi legez kanpo arrantzan ari direla salatu dute Kanarietan

Konkretuki, 'Aita Fraxku' Hondarribiko ontzia, eta Lanzaroteko Arrecife portuan dauden beste bi atunontzi aipatu ditu Hierroko Virgen de los Reyes Kofradiak.

Hegalabur bat amuan harrapatuta. Artxiboko argazkia: Azti
Hegalabur bat amuan harrapatuta. Artxiboko argazkia: Azti
Hegalabur bat amuan harrapatuta. Artxiboko argazkia: Azti

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Gutierrez Hierroko Virgen de los Reyes Kofradiako patroi nagusiak Angel Victor Torres Kanarietako presidentearen bitartekaritza eskatu du, Aita Fraxku Hondarribiko (Gipuzkoa) atunontzia ustez legez kanpo ari delako arrantzan, bertako uretan.

Gutierrez probintziako arrantzaleen Federazioko bozeramaileak azaldu duenez, dagoeneko euskal ontziak lehen deskarga egin du Santa Cruzeko portuan, "Europako eta Espainiako arrantza legeak urratuz".

Gainera, une hauetan Lanzaroteko Arrecife portuan beste bi atunontzi daude; "hornitzen ari dira arrantzan egiteko, ustez Kanarietan", salatu duenez.

Gutierrezek gogorarazi duenez, ezin dute Kanarietako uretako lehen 100 miliatan arrantzatu eta, ondorioz, "legea erabat urratzen ari dira".

Kanarietako flotaren zati handienak (200 ontzi baino gehiago) atun mojaren arrantza debekaturik duen bitartean, Espainiako Gobernuak "karnata arrantzatzeko baimena ematen die euskal ontziei", kritikatu du.

Gutierrezen hitzetan, larriena uharteko uretan hegalaburren legez kanpoko arrantzaren aurrean "ez-ikusiarena" egitea da, ezin baitute bertan arrantzatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza Kanariak