Publizitatea
Itxi

2021/04/13

21:07

Ekonomia

Lan-gatazka

Milaka langile kaleratzeko asmoa iragarri du BBVAk

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Sindikatuak bilera batera deitu ditu ostiral honetan, lan-erregulazio espedientearen baldintzak negoziatzen hasteko.

  • BBVAren egoitza nagusia Bilbon.

    BBVAren egoitza nagusia Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

BBVAren zuzendaritzak kaleratze kolektiboa egiteko asmoa iragarri du eta sindikatuak bilera batera deitu ostiral honetan, lan-erregulazio espedientea negoziatzen hasteko intentzioarekin.

BBVAk 23.300 langile inguru ditu. Kaleratzeak zerbitzu zentralean eta arlo komertzialean egingo dituzte. Zuzendaritzak ez du argitu zenbat behargin kaleratu nahi dituen, baina joan den urtarrilean Expansion egunkariak zabaldu duenez, 3.000 bat izan daitezke, lantaldearen % 10 murriztea baita bere asmoa.

Erakundeak gutuna igorri die langileei, murrizketak egingo dituela jakinaraziz. Zuzendaritzak hiru arrazoi nagusi aipatzen ditu bere erabakia justifikatzeko: sektorea transformazio sakon batean murgilduta dagoela, lehiakortasuna oso handia dela eta bezeroek kanal digitalak gero eta gehiago erabiltzen dituztela.

Bankuaren iritzian, "kostua murriztea ezinbestekoa da, lehiakortasuna eta etorkizuneko enplegua bermatu nahi badira".  

Sindikatuekin abiatuko duen prozesuan adostasunetara heltzeko borondatea izango duela agindu du zuzendaritzak, balizko akordioa bi aldeentzat ahalik eta onena izan dadin.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena