Ekonomia -

EAEko Auzitegi Nagusia

Metroko lanuzterako zerbitzu minimoak, bertan behera behin-behinekoz

Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena onartuko du baina ez dator bat. Metroko langileen batzordeak 24 orduko greba mantentzea erabaki dute goizean, azken erabakia arratsaldean hartuko dute.

Metro Bilbao. Argazkia: EiTB.
Metro Bilbao. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Auzitegi Nagusiak Metroko lanuzterako zerbitzu minimoak behin-behinekoz bertan behera uztea erabaki du. Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak % 60 eta % 70 arteko zerbitzu minimoak ezarri zituen Metro Bilbaok bihar deitutako grebarentzat.

ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren arauaren aurka helegitea jarri zuen eta aurreko lanuzteetan ezarritako gutxieneko zerbitzuak proposatu zituen: % 30 ordu arruntetan, eta % 40 puntako orduetan. Hala ere, gutxieneko zerbitzu horri San Tomas eguna izateagatik ezarri beharko zaion zerbitzu osagarria gehitu behar zaio, hau da, % 36 eta % 48, hurrenez hurren.

EAEko Auzitegi Nagusiaren hitzetan, Patxi Lopezen Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuek "ez dute gatazkako interesen proportzionaltasuna gordetzen, eta greba eskubideari murrizketa ezartzen diote; hori horrela, egun garrantzitsua izan arren, gutxieneko zerbitzuak ez dira proportzionalak".

Hala ere, EAEko Auzitegi Nazionalaren erabakiaren aurka berraztertzeko helegitea aurkezteko aukera dago, bost eguneko epean.

Jaurlaritzak ebazpena beteko du, baina ez dago ados

Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena beteko duela adierazi du, hau da, Metro Bilbaoko langileen lanuztea dela eta ezarritako zerbitzu minimoak behin-behinean bertan behera uzteko eskatu duena.

Baina auto judizialaren kontrako helegitea jarriko dute, euren iritziz, biharko egunaren ezohiko baldintzak ez dituelako kontuan hartu.

Eusko Jaurlaritzak oharatarazi duenez, auto judizialak ezarritako zerbitzuaekin ezinezkoa izango da garraio publikoaren eskaerari kalitatez eta segurtasuna bermatuz erantzutea, aurreko zerbitzuekin aurreikusi bezala. Horregatik, kalteak jasan ditzaketen erabiltzaileei barkamena eskatu diete, eta bizkaiko herritar guztiei orohar.

Metro Bilbaoko langileen bilera

Metro Bilbaoko langileen asanbladak 24 orduko greba mantentzea erabaki dute gaur goizean bilera egin ostean. Hala ere, arratsaldean bigarren bilera bat egingo dute behin-betiko erabakia hartzeko.

Sindikatuko iturrien arabera, goizeko bileran ehun langile baino gehiago bildu dira, eta 21eko grebarekin jarraitzea erabaki dute. San Tomas eguna jendetsua izan ohi da metroan.

Azken erabakia 17:30etik aurrera ezagutuko da, arratsaldeko bileraren ostean.

Goizean, halaber, urtarrilerako mobilizazio egutegia zehazten ibili dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea