Ekonomia -

Protesta

Txertaketa planaren aurkako protesta deitu dute pentsiodunek Bilbon, gaurko

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak covid-19aren kontrako txertaketa prozesuan erakutsi den “helduenganako arduragabekeria” salatu nahi du.

Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE
Pentsiodunen manifestazioa Bilbon
Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Argazkia: EFE

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak astelehenean, apirilak 19, manifestazioa egingo du Bilbon, Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa prozesuaren “planifikazio eskasa” salatzeko.

Hala, “helduenganako arduragabekeria” agerian uztea izango da protestaren helburua. Martxa udaletxean hasiko dute, 12:00etan, eta Bizkaiko Osasun lurralde Ordezkaritzan bukatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Manifestazioak Txertoak Koronabirusa