Ekonomia -
Polemika
Diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzeko gai dela dio Lanbidek
Lanbideko zuzendariak eta Diru-sarreren zerbitzukoak esan dutenez, ez dago errenta hori kobratu gabe geratzeko arriskurik.
Erredakzioa
Lanbideko arduradunek aditzera emandakoaren arabera, euskal enplegu zerbitzuak "normaltasun osoz" hartuko du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudezketa (RGI) urtarriletik aurrera.
Orain arte, udalak arduratzen ziren errenta horien espedienteak bideratzeaz. Ondoren, espediente horiek aldundiek onartzen eta ordaintzen zituzten, Eusko Jaurlaritzatik jasotako funtsekin.
Bilbon emandako prentsaurrekoan, Javier Ruiz Planifikazio eta Enplegu sailburuordeak eskumen horren transferentzia egiteko erabilitako preozesua azaldu du: besteak beste, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen 60.000 espedienteen lekualdaketa eta Lanbideren langileei 270 lan-orientatzaile eta 305 administratibo gehitzea.
Inor ez da kobratu barik geratuko
Ruiz Lanbideko zuzendariaren eta Javier Ramos Prestakuntza eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren arduradun nagusiaren arabera, ez dago errenta hori kobratu gabe geratzeko arriskurik, ez abenduan eta ez urtarrilean. Abenduan oraindik aldundiek ordainduko dute eta urtarriletik aurrera, berriz, Lanbidek, aldundiek emandako abenduko datuekin.
Gainera, urtarrilaren 10erako Lanbideri eskatutako ia 4.000 hitzorduak eginda izango direla ziurtatu dute. 2012ko erdirako errenta horren espediente guztiak berrituta egongo direla ere esan dute.