Ekonomia -

Finantzak

BBVAk 1210 milioi euroko mozkina lortu du 2021eko lehen hiruhilekoan

Bankuak dibidendu politikari berriz heltzeko asmoa du 2021ean (mozkinen % 35-40), 'pay out'ean oinarrituta , osorik eskudirutan ordaintzea, Europako Banku Zentralak murrizketak altxatu ondoren.

BBVA bankuaren egoitza bat. Argazkia: EFE
BBVA bankuaren egoitza bat.
BBVA bankuaren egoitza bat. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 1210 milioi euroko etekina lortu du 2021eko lehen hiruhilekoan, pandemia aurreko emaitzetara itzuliz. 2020an, bankuak 1792 milioiko mozkina eskuratu zuen, AEBetan atzera egin eta diru-horniduran esfortzu handiagoa egin ondoren.

Bankuak azaldu duenez, diru-sarrerek gora egin dute, onbideratzeek eta funts-hornidurek, aldiz, behera.

Balantzeari eta jarduerari dagokionez, maileguen eta aurrerapenen kopurua berdintsu mantendu zen 2020arekin alderatuz: 322 866 milioi 2021eko martxoaren 31an.

Komisio garbiek % 10 egin dute gora: 1133 milioi euro. Bultzada horri esker, diru-sarrerak % 0,5 hazi dira. Era berean, finantza operazioen emaitzak % 16,1 egin du gora: 581 milioi euro.

Marjina gordina 5155 milioi eurokoa da (urte arteko  + % 0,2). Bestalde, marjina garbia 2850 milioi eurokoa izan da lehen hiruhilekoan (urte arteko - % 1).

Arrisku adierazleei dagokionean, berandutze tasa eta estaldura egonkor mantendu ziren abenduarekin alderatuta, eta % 4,3an eta % 81ean kokatu ziren hiruhilekoan, hurrenez hurren.

Espainian ere, 2020ko lehen hiruhilekoan baino hornidura eta onbideratze gutxiago beharrezkoak izan dira. 381 milioi eskuratzea posible egin du horrek, 2020ko lehen hiruhilekoan 130 milioi galerak izan zirenean. Berandutze tasa eta estaldura, iazko ekitaldi amaierarekin alderatuta, egonkor mantendu ziren: % 4,4 eta % 66, hurrenez hurren.

Akziodunak

Bankuak dibidendu politikari berriz heltzeko asmoa du 2021ean (mozkinen % 35-40), 'pay out'ean oinarrituta, osorik eskudirutan ordaintzea, Europako Banku Zentralak murrizketak altxatu ondoren.

Era berean, kapital sozialaren % 10 amortizatzeko aukera babestu dute akziodunek, akziotan 667 milioi, alegia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak