Ekonomia -

LAN-EGUTEGIA

Irailaren 6a jaieguna izango da 2022an EAEn

Eusko Jaurlaritzak 2022rako lan-egutegia onartu du, 12 jaiegun zehaztuta. Egun horiei udalek eta aldundiek dekretatu beharreko beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie.

Eusko Jaurlaritzak 2022rako lan-egutegia onartu du. Argazkia: EITB Media
Egutegia
Eusko Jaurlaritzak 2022rako lan-egutegia onartu du. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2022rako Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du gaur, asteartea. Lan-egutegiak berezitasun bat izango du hurrengo urtean, irailaren 6a jaieguna izango baita.

Irailaren 6a jaiegun gisa erantsiko da, Juan Sebastian Elkano Getariako marinela buru zela munduari egindako lehen biraren bosgarren mendeurrena ospatzeko. Jaiegun horrek abenduaren 25a ordeztuko du, igandea denez ez baita laneguna izango.

Hauek izango dira 2022ko jaiegunak:

· Urtarrilak 1 (Urteberri eguna)

· Urtarrilak 6 (Errege eguna)

· Apirilak 14 (Ostegun santua)

· Apirilak 15 (Ostiral santua)

· Apirilak 18 (Pazko astelehena)

· Uztailak 25 (Santiago eguna)

· Abuztuak 15 (Andra Mari eguna)

· Irailak 6 (Elkano eguna)

· Urriak 12 (Espainiako jai nazionala)

· Azaroak 1 (Domu Santu eguna)

· Abenduak 6 (Konstituzio eguna)

· Abenduak 8 (Inmakulada eguna)

Egun horiei udalek eta aldundiek dekretatu beharreko beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak 2024ko lan egutegia