Ekonomia -

MERKATARITZA

Hasi da Merkataritzako Bilboko Bonuak lortzeko eta trukatzeko epea

30 euroko bonuak gaur 16:00etan hasi eta ekainaren 30era arte (edo agortu arte) erosi ahalko dira. Udalak bonuen balioaren erdia ordainduko du.

Hasi da Merkataritzako Bilboko Bonuak lortzeko eta trukatzeko epea. Argazkia: Bilboko Udala
Bilbo.
Hasi da Merkataritzako Bilboko Bonuak lortzeko eta trukatzeko epea. Argazkia: Bilboko Udala

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak merkataritzari laguntzeko 64.115 bonu jarriko ditu gaur 16:00etan salgai, eta gaurtik aurrera erabili ahalko dira. Aurtengo edizioan, beste era bateko establezimenduek ere parte hartu ahalko dute ekimenean; gimnasio, garbitegi, argazki eta irudi pertsonaleko zerbitzuak, esaterako.

Guztira, 64.115 bonu emango dituzte, aurreko kanpainan 48.727 izan ziren arren. Partida milioi bat eurokoa da, eta Udalak 4,4 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena sortuko duela aurreikusi du.

Bonuek 30 euroko balioa dute, eta erdia Udalak ordainduko du. www.bonobilbao.eus plataforman eta sarrerak saltzen dituzten Kutxabankeko kutxazainetan erosi ahalko dira gaurtik ekainaren 30era arte (edo agortu arte). Hala ere, berrikuntza gisa eta leize digitala gainditzeko asmoz, 65 urtetik gorako pertsonek ere erosi ahalko dituzte atxikitako establezimenduetan, agortu arte.

NAN bakoitzeko bost bonu erosi eta erosketa-txartel bakoitzeko lau erabili ahalko dira. Bilboko Bonuak, gainera, bateragarriak eta metagarriak dira beste administrazio batzuek abian jarritakoekin. Establezimendu bakoitzak 150 bonu jaso ahalko ditu gehienez.

Hiriburuko ia 1.200 establezimenduk egin dute bat Bilboko Bonuekin, eta aurreko kanpainako kopurua gainditzea aurreikusten da. 

Kanpaina Bilbao Aurrera 2021 Planaren barruan dago jasota, Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoekin adostuta covid-19aren ondorioei aurre egiteko, eta iaz bultzatutako lehen planaren jarraipena da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Krisi ekonomikoa Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Merkataritza Dirulaguntzak