Ekonomia -
Zuhurtasunez
Metro Bilbaoko gatazka konponbidetik hurbil dagoela esan du Oleagak
Langileak eszeptikoak agertu dira eta urtarrilaren 5, 12, 19 eta 26ean (osteguna) deitutako lanuzteak mantenduko dituzte.
Erredakzioa
Txema Oleaga Metro Bilbaoko presidente berriak metroko ordezkari sindikalek "gatazka konpontzeko gogoak dituztela" esan du eta "akordio batera ailegatzeko bidean gaudela" adierazi du.
Ansioko geltokian (Barakaldo) antolatu den azoka solidarioaren inaugurazioan izan da Txema Oleaga. Bertan, sindikatuekin izandako elkarrizketak "zuhutasunez" eramango dituztela hitzartu zuela esan du. Bihar, asteartea, Metro Bilbaoko Administrazio Kontseiluarekin bilduko dira eta bertan emango dute informazio guztia.
Oleaga Metro Bilbaoko presidentea izendatu zuten ostiralean (abenduak 23) eta enpresa batzordearekin bildu dela azpimarratu du. Ondoren, "sidikatu bakoitzarekin" banan-banan bilerak izan dituela esan du eta "biltzeko sindikatu bakarra falta den arren", sentipen "ona" du.
Langile eszeptikoak
Metro Bilbaoko langileak eszeptikoak agertu dira gatazka konpontzeko aurkeztuko diren proposamenen aurrean.Rafa Valencia Enpresa Batzordeko presidenteak Metro Bilbaoko egoitzan gaur, asteazkena, izandako kontzentrazioan esan du "momentuz ez dago ezer mahai gainean, hitz onak bakarrik".
Langileek urtarrilaren 5, 12, 19 eta 26ean (osteguna) deitutako lanuzteak mantenduko dituzte.