Gizartea -

Presidente aldaketa

Txema Oleagak Loly de Juanen lekua beteko du Metro Bilbaon

Ostiralean egindako bileran, Bizkaiko Garraioen Patzuergoak Loly de Juanen dimisioa onartu du. Basauriko alkate ohiak sei hilabete eta erdi egin ditu metroko presidentetzan.

Txema Oleaga, Metro Bilbaoko presidente berria. Argazkia: EITB.
Txema Oleaga, Metro Bilbaoko presidente berria

00:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txema Oleaga Herritarren Partaidetzarako Eusko Jaurlaritzako zuzendaria Metro Bilbaoko presidente aukeratu dute, Loly de Juanen ordez Bizkaiko Garraioen Patzuergoak (CTB) aditzera emandakoaren arabera.

Ostiral honetako bileran, CTBko ohiko kontseiluak, Metro Bilbaoko Batzorde Nagusi lanetan, Loly de Juanen dimisioa onartu du, karguan sei hilabete eta erdi eskas egon ondoren, eta Txema Oleaga haren ordezkari izendatu du.

Metroko presidente berria Bilboko Udaleko zinegotzia izan zen 1999 eta 2011ko urria arte (2004etik aurrera, taldeko bozeramailea izan zen). Udaleko kargua utzi eta Eusko Jaurlaritzara joan zen, Herritarren Partaidetzarako zuzendari lanetan.

El Correo egunkariak ostiral honetan zabaldu duenez, Loly de Juanen dimisioa doaneko urteko bonoaren zainketan egindako hutsak eragin du.

Metroko langile guztiek doan bidaiatzeko bonoa daukate, eta El Correoren arabera, de Juanen bonoa beste erabiltzaile bati atzeman zioten. Metroko langileek ezin izan zuten pertsona hori identifikatu, eta, ondorioz, bonoa berehala kendu zioten.

Kontseilari berria

Ostiraleko bileran ez da Loly de Juan egon. Bere dimisioa onartzeaz gain, CTBk Alfonso Garcia kontseilari izendatzea ere onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea