Ekonomia -
Krisiaren kontrako neurriak
Funtzionarioen soldata izoztuta mantenduko du Gobernuak 2012an
Era berean, eta Rajoyk aurretik iragarri bezala, laneko behin-behineko hutsegiteak ez dira ordezkatuko, oinarrizko zerbitzuen eta Estatuko indarren kasuetan izan ezik, horietan % 10 ordezkatuko da.
Erredakzioa
Funtzio publikoko sindikatuei funtzionarioen soldatak 2012an izoztuta jarraituko duela jakinarazi die Gobernuak, sindikatuen iturriek Efe albiste agentziari aditzera emandakoaren arabera.
Era berean, ordezkatze-tasa (beteko diren laneko hutsegiteak) % 10 izango da Osasun Zerbitzuetan eta Estatuko Segurtasun Indarretan lan egiten dutenen kasuan, azaldu dute Osasun eta zerbitzu soziosanitarioen CCOOko ordezkariek.
Mariano Rajoyk inbestidura saioan iragarri zuenez, 2012an ordezkatze-tasa %0 izango da, oinarrizko zerbitzuen eta segurtasun indarren kasuetan izan ezik.
Bi neuri horiek gaur bertan onartuko ditu Ministroen Kontseiluak.