Ekonomia -

Zergak

Espainiako Gobernuak 90 eta 1.220 euro arteko kuota proposatu du autonomoentzat

2023an, erreforma ezarriko den lehenengo urtean, 200 eta 400 artekoa izango da kuota, eta zabaltzen joango da 2031 arte, ordaintzen dena jasotzen denaren araberakoa izan dadin.

Denda. Argazkia: EiTB
Denda. Argazkia: EiTB
Denda. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autonomoek ordaindu beharreko kuota 90 eurotik 1.220 eurora artekoa izango da, Espainiako Gobernuak proposatu duen erreformaren arabera. Benetako diru-sarrerak aintzat hartuta ordainduko dira kuotak, eragile sozialei bidali dieten dokumentuan agertzen denez.

Hala eta guztiz ere, erreforma mailaka ezartzen hasiko dira 2023an, eta kuotaren marjina zabaldu egingo dute, urtez urte.

Hala, 3.000 euro edo gutxiago irabazten dutenek 200 euro ordainduko dituzte 2023an; 215 euro ordainduko dute 3.000 eurotik 6.000 eurora irabazten dutenek; 230 euro 6.000 eurotik 9.000 eurora arteko diru-sarrerak dituztenek; eta 245 euro, 9.000 euro eta 12.600 euro artean irabazten dutenek. Zerrendak horrela jarraitzen du: 260 euro (12.600-17.000 euro), 275 euro (17.000-22.000 euro), 290 euro (22.000-27.000 euro), 305 euro (27.000-32.000 euro), 320 euro (32.000-37.000 euro), 340 euro (37.000-42.000 euro), 360 euro (42.000-47.000 euro), 380 euro (47.000-48.841 euro) eta 400 euro (48.841 eurotik gorako diru-sarrerentzat).

9 urteko epea amaitu eta erreforma osorik indarrean dagoenean, 2031n, hauek izango dira kuoten 13 tarteak (inflazioarekin lotuta egongo direnak): 90 euro (3.000 euro baino gutxiago), 120 euro (3.00-6.000), 185 euro (6.000-9.000), 235 euro (9.000-12.600), 275 euro (12.600-17.000), 305 euro (17.000-22.000), 425 euro (22.000-27.000), 545 euro (27.000-32.000), 670 euro (32.000-37.000), 800 euro (37.000-42.000), 935 euro (42.000-47.000), 1.075 (47.000-48.841) eta 1.220 euro (48.841 eurotik gora).

Oinarrizko kotizazioaren aldaketa

Autonomoek hamahiru kotizazio oinarrien artean aukeratu ahal izango dute espero dituzten diru-sarreren arabera, baina aldatzeko aukera izango dute urtean sei aldiz, jasoko dutenera egokitzeko.

Urte osoko balantzea egindakoan, langileak zegokiona baino gutxiago kotizatu badu, aldea ordaindu beharko du; eta alderantziz gertatzen bazaio, aldea jasoko du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak