Ekonomia -

KORONABIRUSA

218 milioi banatuko dituzte EAEko autonomo eta ETEetan, Estatuko laguntza zuzenetan

Espainiako Gobernuak 7.000 milioi euroko diru partida aurreikusi du autonomia erkidegoen artean banatzeko.

Telelanerako mahai bat, etxean. Artxiboko argazkia: EFE
Telelanerako mahai bat, etxean
Telelanerako mahai bat, etxean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek 217,9 milioi euro jaso ahalko dituzte Espainiako Gobernuak banatutako diru-laguntza zuzenetan.

Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur bertan argitaratu du Ogasun Ministerioaren agindua. Horren arabera, Espainiako Gobernuak 7.000 milioi euroko diru laguntza partida bat aurreikusi du autonomia erkidegoen artean banatzeko.

Koalizio Gobernuak aurreratu zuen 7000 milioi horietatik 2000 milioi Kanariar Uharteetan (1144,2 milioi) eta Balearretan (855,7 milioi) banatuko zirela, eta beste 5000 milioi gainerakoen artean. Ogasunak ezarritako banaketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 217,9 milioi jasoko ditu, eta Nafarroak, 67,6 milioi.

Ogasunak ezarritako banaketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 217,9 milioi jasoko ditu, eta Nafarroak, ostera, 67,6 milioi.

Banaketa finkatzerako garaian, hainbat irizpide hartu ditu kontuan Ogasun Ministerioak: autonomia erkidego bakoitzeko errenta adierazlea, langabezia tasa orokorra eta gazteen arteko langabezia, edo aldi baterako lan erregulazioko espediente baten pean dauden langile kopurua.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Langabezia Espainian Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Enplegu erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Enpresaburuak COVID olatu berria