Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Confebask: 'Ez da zentzuzkoa Erkidegoetan errezeta berdina eskaintzea'

Nuria Lopez de Guereñuk PPko Gobernuaren "ausardia" eta "aurrerapen handiz" hartutako erabakiak baloratu ditu.

Nuria Lopez de Guereñu, Radio Euskadin. Argazkia: EITB.
Gereñu: Murrizketak Erkidego ezberdinen egoeretara moldatu beharko dira

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren "ausardia" eta "aurrerapen handiz" hartutako erabakiak baloratu ditu gaur Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari orokorrak. Hala ere, defizit publikoa murrizteko neurri horiek Erkidego ezberdinen "egoeretara moldatu" beharko direla esan du Lopez de Guereñuk.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, ez da "zentzuzkoa" erkidego guztietan neurri berdinak indarrean jartzea.

"Ez da komenigarria errezeta berdina eskaintzea katarro txiki bat sendatzeko, Euskadiren kasua, edota, beste erkidego batzuetan gertatzen den bezala, lagunduriko arnasketa bat emateko".

Espainiak bizi duen egoera "larria" dela esan du, "larrialdiko egoera ia-ia". Horretarako, "bakoitzak" bere erabakiak adostu behar dituela gaineratu du, nahiz eta PPren Gobernuaren erabakia eta "ausardia" baloratu dituen.

Bere ustez, egungo egoera ekonomikotik ateratzeko ez dira bakarrik "murrizketak" egin behar. "Egoera larrietan bakarrik egin behar dira, eta Euskadik ez du egoera larri bat bizi", esan du.

Murrizketa horiek "epe laburrean bakarrik" lagunduko dutela esan du Lopez de Guereñuk eta enplegua sustatzeko Gobernu berriaren "neurri berriak" oraindik ezagutzen ez direla azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea