Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarriko ditu gaur

Sektore publikoa murrizteko neurriak aztertuko dituzte. Ogasun ministroak azaldu duenez, Espainiako Gobernua defizit publikoaren "zauria ixteko" premiazko neurri ekonomiko berriak ari da prestatzen.

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroa eta Soraya Saez de Santamaria. EFE
Rajoyren Gobernuak neurri berriak iragarriko ditu ostegunean

01:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak defizit publikoaren "zauria ixteko" premiazko neurri ekonomiko berriak iragarriko ditu ostegun honetan. Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak astelehenean azaldu zuenez, neurriak ostegun honetako Ministroen Kontseilura eramango dituzte. Momentuz Montorok ez ditu hauen nondik norakoak aurreratu.

Hori bai, ministroaren hitzetan, Espainian "erabakiak hartzeko gai den Gobernu bat" dagoela erakutsiko diete neurri hauek "nazioarteko bazkideei eta gainontzeko Europako herrialdeei". Sektore publikoa murrizteko neurriak

Administrazioaren menpe dauden 300 enpresa baino gehiago berregituratu eta horrela gastua murrizteko helburua duen txosten bat aurkeztuko du Montorok ostegun honetako Ministroen Kontseiluan. Bilera horretan ildo nagusienetako bat izango omen da txosten hau.

Erkidegoek Gobernuaren baiezkoa beharko dute aurrekontuak onartzeko

Luis de Guindos ministroak erkidegoetako defizita kontrolatzeko helburua izango duen lege berria iragarri du martxorako, aurretiko kontrola ezartzeko. Guindosek Erkidegoetako aurrekontuak ''zorroztasunez'' kontrolatzeko ''neurriak'' ezarriko dituen lege berria iragarri du 'Financial Times' egunkarian. ''Aurretiko kontrolak ezarriko ditugu. Horrela, erkidegoek Gobernuaren baiezkoa beharko dute aurrekontuak onartzeko''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea