Ekonomia -

Kutxen Lege berria

Kutxen berritze prozesua 'bertan behera' uztea proposatu du Pastorrek

Eusko Legebiltzarrak kutxen lege berria onartu arte Euskadiko hiru kutxen batzarrak berritzeko prozesua "bertan behera" uztea proposatu du gaur Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak.

Jose Antonio Pastor, Radio Euskadin. Argazkia: EITB.
PSE, EAJ, PP eta Bilduren arteko 'akordio zabala'ren alde egin du Pastorrek

03:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak kutxen lege berria onartu arte Euskadiko hiru kutxen batzarrak berritzeko prozesua "bertan behera" uztea proposatu du gaur Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, kutxen batzarrak martxoan eta apirilean berritu behar direla ekarri du gogora Pastorrek. Haren hitzetan, nahiz eta alderdiek kutxen lege berria "azkar" bideratzeko konpromisoa hartu, "oso justu" helduko dira kutxen hauteskunde prozesu horietara.

Lege berria onartzen dutenean, kutxek estatutuak moldatu beharko dituzte. Horregatik, BBKren, Kutxaren eta Vitalen batzarrak berritzeko prozesuak "bertan behera" uzteko proposamena egin du Pastorrek.

PSEren, EAJren, PPren eta Bilduren arteko "akordio zabala" egon beharko litzatekeela azpimarratu du, kutxen prozesu hori "geratzeko" eta berriztapen prozesua lege berriaren arabera egiteko.

Bestalde, Euskadiko egoera politiko berrian espetxe politika "lagungarri" izan daitekeela esan du Pastorrek. "Legea urratu gabe" Espainiako Gobernuak norabide horretan "pausoak" eman ditzakeela azpimarratu du.

PPren Gobernuak hartuko dituen neurri horiei sozialistek "errespetua" erakutsiko dietela esan du eta "gauzak egiten" hasi daitezkeela gaineratu du.

Rajoyren Gobernuak erkidegoetako aurrekontuak "zorroztasunez" kontrolatzeko hartu dituen neurriei buruz, Pastorrek esan du "inork" ez duela "gustuko izango" Gobernuak erkidegoak hain gertutik "kontrolatzea".

Haren hitzetan, "beharrezkoa izango da" erkidego guztien eta Espainiako Gobernuaren artean "elkarrizketa sakona" izatea.

Metro Bilbao

Metro Bilbaoko gatazkari buruz, zuzendaritzak eta sindikatuek "elkarrizketa" berreskuratu egin behar dutela esan du Pastorrek. Bere ustez, hori da hain zuzen ere Txema Olega presidentearen "helburu nagusia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea