Ekonomia -

Kutxen lege berria

Kutxabank 'eztabaida politikotik kanpo' uztea eskatu du EAJk

Urkullu 'ahalik eta adostasun gehien' izango duen kutxen lege berria negoziatzearen alde dago. 'Garitanoren abisu onartezinak' eta PSEren 'zalantza interesatuak' salatu ditu.

Kutxabank 'eztabaida politikotik kanpo' uztea eskatu du EAJk. Argazkia: EITB
Kutxabank 'eztabaida politikotik kanpo' uztea eskatu du EAJk
Kutxabank 'eztabaida politikotik kanpo' uztea eskatu du EAJk. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko EBBeko presidenteak Kutxabank 'eztabaida politikotik kanpo' uztea eskatu du, eta 'ahalik eta adostasun gehien' izango duen kutxen lege berria negoziatzearen alde agertu da.

Bere blogean kaleratu duen idatzi batean esan du Kutxabanken proiektua 'planteatutakoaren eta onartutakoaren ildotik' ari dela garatzen. "Eman diezaiogun Kutxabanki dagoen lekura iristeko aukera eskaini izan dion jarduera askatasuna'.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Kutxabanken kontseilua salatzeko auzitegitara jotzeko ''mehatxua'' salatu du Urkulluk, eta gogoratu du Garitanok eta Bilduk integrazioaren baldintzak onartu zituztela. EBBeko presidenteak gogoratu du zenbakiengatik zegokiona baino handiagoa dela Kutxak bertan duen ordezkaritza.PSE-EEren jarrera ere kritikatu du jeltzaleak. Sozialistak hiru urtez kutxen lege berria 'ehotzen eta ehotakoa desegiten' aritu izana salatu du, ''ordezkaritza kalkuluetan nahastuta''. ''Orain Kutxabakeko kontseiluaren osaketa ere zalantzan jarri dute'', eta ''zalantza interesatuak eta partzialak'' direla uste du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea