Publizitatea
Itxi

2021/05/28

10:44

Ekonomia

EUSKO LEGEBILTZARRA

Azpiazu: "Jaurlaritza ahalik eta Europako funts gehien erakartzeko lanean ari da"

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Ekonomia sailburuak EH Bilduri erantzun dio Eusko Jaurlaritzari dagokiola programa prestatzea eta diseinatzea. Oposizioari diseinuan parte hartzen ez uztea salatu du koalizioak.

  • Pedro Azpiazu sailburua, Eusko Legebiltzarrean (artxiboko irudia)

    Pedro Azpiazu sailburua, Eusko Legebiltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin "buru-belarri" lanean ari da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismorako Europako funtsetatik ahalik eta diru gehien erakartzeko.

Salburuak honela erantzun dio EH Bilduk gaurko Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan luzatu dion galderari. Zehazki, ekonomia suspertzeko Europako funts horien harira Espainiako Gobernuarekin egiten ari den gestioei buruz galdetu dio Mikel Otero legebiltzarkideak Azpiazu sailburuari.

EH Bilduko legebiltzarkideak salatu duenez, Eusko Jaurlaritza "inprobisatzen" ari da gai honetan eta, haren esanetan, horren erakusle dira bere proposamenean egin dituen berrikuspenak.

Berriki Iberdrolaren elektrolizatzaileak ekoizteko lantegiarekin gertatu bezala, zenbat proiektu galduko ote diren galdetu du Oterok. Izan ere, azkenean Guadalajaran eraikiko da eta ez Bizkaian.

Oterok azpimarratu duenez, "gorabeherak" sortzen ari dira Europako funtsak eskuratzeko behin betiko programa diseinatzerakoan. Horri lotuta, oposizioari programa horren diseinuan parte hartzen ez uztea salatu du.

Azpiazuk, bere aldetik, Oterori gogorarazi dio dokumentu hori prestatzea eta programa kudeatzea Eusko Jaurlaritzari dagokiola. Dena den, Eusko Jaurlaritzak "gardentasunez" jokatuko duela ziurtatu du, Eusko Legebiltzarrak haren kudeaketa kontrolatu ahal izateko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;